Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa] Euskaraldiari begirako erronka bota dute Antxoko gazteek

Azken hilabeteetako lanaren berri eman ondoren, euskararen aldeko desafioa bota du Antxoko Gazte Olatuak. Herriko kuadrilletan euskara gehiago entzun nahi dute, eta hori lortzeko plan bat diseinatu dute.

Gazte olatua adin desberdinetako Antxoko kuadrilletako bost ordezkarik osatu dute.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2022/11/11

Iragan urrian egin zuten Pasai Antxon bertako Euskaraldiaren aurkezpena, eta egun hartan aurreratu zuten aurkezleek barrutian badela gazte talde bat, «kuadrilletan euskara gehiago entzuteko asmoz» lanean dabilena euskararen aldeko ariketari begira. Erronka bat sortu dute, eta dagoeneko ari dira buru-belarri gonbidapena gazteen artean zabaltzeko ahaleginetan.

Irailean eratu zuten Nahia Iribar (2005), Maier Urizar (2004), Joseba Aizagirre (1999), Jon Goya (1998) eta Ekain Iribarren (1995) antxotarrek Gazte Olatua izenpean aurkeztu duten dinamika. Belaunaldi, eta beraz, kuadrilla desberdinetakoak dira denak.

Esan bezala, herriko gazteen artean euskara gehiago erabili dadin nahi dute, eta horretarako, egoeraren diagnosia egin behar izan zuten lehendabizi.
Diagnosia baino gehiago, zenbatespen bat egin zuten lehen fasean. Antxon zenbat gazte kuadrilla dauden jakin behar zuten zer-nolako erronka diseinatu erabaki ahal izateko.

16 eta 27 urte bitarteko 35 lagun talde identifikatu zituzten, baina ohartarazi dute «orientagarria oso» dela zifra hori, «ezinezkoa baita den-denak zehazki zerrendatzea». Oinarri horrekin gorpuztu zuten, geroago, 2022ko Euskaraldirako Gazte erronka.

Bi Ahobizi eta erdia Belarriprest
2022ko Euskaraldira begira gazteen artean zabaltzen ari diren erronka honakoa da: kuadrilla bakoitzeko gutxienez bi Ahobizi —«benetakoak»— lortzea, eta taldearen erdiak, bederen, rol batekin edo bestearekin Euskaraldian izena ematea. Bideo bat ere sortu dute gonbita lau haizeetara zabaltzeko [behean ikus dezakezu].

Erronkarako ekimena Antxoko gazteengandik sortu bada ere, gogorarazi dute deia pasaitar guztiei egin nahi dietela: «San Pedro, Donibane eta Trintxerpeko gazteak ere batu daitezela, kuadrilletan euskara gehiago entzun dezagun».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.