
Errenteria Top Fighters txapelketaren hirugarren edizioan Kenthai klubeko garaileetako bat izan zen errenteriarra, kick boxing-ean. Herriko borrokalariek maila eman zuten: zortzitik sei garaipen geratu ziren etxean.

200.000 euroko inbertsioa egingo du udalak. Negozio berriek, lokala aldatzen dutenek edo negozioa beste bati uzten dietenek eska dezakete laguntza.

Barruti bakoitzean txapa non eta noiz jaso behar den zehaztu dute jada. Gaur eta bihar, Ahobizientzako tailerrak eskainiko dituzte Antxon.

Badiako Film Laburren Nazioarteko XXIV. Erakustaldia bihar abiatuko da. Lehiaketa ofiziala hilaren 14tik 18ra izango da.

Azken hilabeteetako lanaren berri eman ondoren, euskararen aldeko desafioa bota du Antxoko Gazte Olatuak. Herriko kuadrilletan euskara gehiago entzun nahi dute, eta hori lortzeko plan bat diseinatu dute.

Udalerri euskaldunetako gazteen topaketa egingo dute Larrabetzun, azaroaren 26an. Oiartzunen autobusa ater nahi dute.

Gaztea zela hasi zen patinatzen, baina hainbat urtez utzi zituen, eta 40 urterekin ekin zion berriro patinatzeari. Pasaitarrak onartu du irristatzeko gailuak ezinbestekoak direla bere egunerokoan, eta patinatzeko beharra duela.

Behobiako irteeran izango diren guztiek helbururen bat izango dute. Asko kronometroari estu begira joango dira, baina beste hainbaten xede izango da lasterketa pozik bukatzea. Hemen, bederatzi korrikalariren iritziak.

Oso gutxik esan dezakete Behobiaren 40 dortsal jantzi dituztela. Tolaretxipik 1979tik ez du ia hutsik egin. Bereziena izango da etzikoa, lehenengoz bi semeekin parte hartuko baitu errenteriarrak.

Azaroaren 20a Haur eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna da. Horregatik, herriko lau barrutietan hainbat jarduera prestatu dituzte datozen asteotako.

"Amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak" garatzen lagunduko die gurasoei. Parte hartzeko izena eman beharko da.

Lonjara itsatsita dagoen espaloiko zuhaitzak dira kenduko dituztenak. Errei bat moztuta egongo da astelehenean, lanen ondorioz.

Asteartean (hilak 15) itxiko dute lanak aurkezteko epea. LGTBI+ pertsonentzat edota mugimenduarentzat interesgarriak izan daitezkeen gizarte eta giza zientzien edozein ikuspegitik ekarpenak proposatzen dituzten proiektuak onartuko dituzte aurten.

Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak ikusi, gotorleku militarra bisitatu eta babestutako natura ondarea ezagutzeko ibilaldia izango da.

Oiarpekoek hamazazpi partida jokatuko dituzte, tartean final bat. Gaur arratsaldean, sei norgehiagoka Madalensoron.

Hilaren 19rako Tolosaldeko biraren 8. etapa antolatu du mendizale elkarteak. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Artia eta Behobiako auzokideek kezka izaten dute irteeran korrikalariek sortzen duten zikinkeriagatik. Besteak beste, errepide bazterrean botata uzten den arroparen kopurua handia izaten da.

Touring, Beti Ona, Ostiko, Gamon, Ereintza eta Oiarso kluben asteburuko agenda, hemen.