Hilaren 19rako Tolosaldeko biraren 8. etapa antolatu du mendizale elkarteak. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Hilaren 19rako (larunbata da) Urdaburu Mendizale Elkarteak Tolosaldeko biraren 8. etapa antolatu du. Albizturetik (Gipuzkoa) Asteasura (Gipuzkoa) joango dira mendizaleak, Erniozabal eta Zopite gailurrak igoko dituzte, eta Alkiza herritik pasako dira. Sei orduko iraupena izango du ibilaldiak. Bukatu ondoren, bazkaria egingo dute bakoitzak eramaten duenarekin.
7:30ean abiatuko da autobusa Zumardiko geltokitik, eta 7:45ean Aritzetatik. Izena emateko, astearte edo ostegunean elkartean bertaratu beharko dira interesdunak, 19:00etatik 21:00etara. Bestela, 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu daiteke edo lotura honetara jo.