Oiarpekoek hamazazpi partida jokatuko dituzte, tartean final bat. Gaur arratsaldean, sei norgehiagoka Madalensoron.

Oiarpeko pilotarien kartelera hamazazpi partidek osatzen dute. Horietako bat da bihar Unax Landak eta Oihan Etxeberriak jokatuko duten Gipuzkoako Txapelketako finala. 18:00etan izango da, Madalensoron.
Gaur arratsaldean beste sei partida jokatuko dituzte etxean. Guztiak lehen faseetakoak izango dira. Gainontzeko partida guztiak ere lehenengo fasetakoak izango dira, bat izan ezik.
Unax Landak, Zubizarreta ataundarrarekin batera, Etorkizuneko Pilotariak txapelketako final laurdenetako partida jokatuko du gaur arratsaldean. Partida Soraluzen izango da, 21:00etan hasita, eta arerioak Apezetxea eta Arroita izango dira.
Kartelera osoa ikusteko, egin klik esteka honetan.