Badiako Film Laburren Nazioarteko XXIV. Erakustaldia bihar abiatuko da. Lehiaketa ofiziala hilaren 14tik 18ra izango da.

Bihar abiatuko da Ikuska, Badiako Film Laburren Nazioarteko XXIV. Erakustaldia, Trintxer Kulturala eta Pasaiako Kultura departamentuak antolatuta. Inskribapenak 3.000tik gorakoak izan dira aurten ere. Ehun lurralde desberdinetatik bidali dituzte film laburrak.
Lehiaketaren data ofizialak honakoak dira: hilaren 14an abiatuko da laburren proiekzioa, eta bost saio izango dira guztira, 18a bitarte. Horietan, hautaturiko 29 film labur emango dituzte, besteak beste, Espainiakoak, Zelanda Berrikoak, Iran edo Danimarkako daude.
Horra hor egitaraua:
- Larunbata, hilak 12.
- 12:00. ILLUMBE MUSIKA ELKARTEAREN 50. urteurrena.
- 19:00. EMEA ETA ANITZA. Emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Saileko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango diote.
- 22:30. GAUGUASA. Umorezko film laburren saioa.
- Igandea, hilak 13.
- 19:00. ILLUNBE MUSIKA ELKARTEA ospatzen. Musika elkartea bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari da. Hori dela eta, elkartearen musika gure zinemarekin uztartuz ospatu nahi izan dute.
- Hilaren 14tik 18ra.
- 20:00etan. SAIL OFIZIALA. Lehiaketako film laburren proiekzioa.
- Ostirala, hilak 18.
- INTRIGA ETA BELDURREZKO FILM LABURRAK
- Larunbata, hilak 19.
- 19:00. EPAIMAHAIAREN ERABAKIA ETA 2022EKO IKUSKAREN SARI-BANAKETA. FILM LABUR SARITUEN PROIEKZIOA.
PROIEKZIO PARALELOAK
- Hilaren 14tik 18ra.
- 19:30. Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan. SAIL OFIZIALA. Lehiaketako film laburren proiekzioa.
- Hilaren 14a, astelehena.
- 10:00. Niessen kultur aretoan. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren emanaldia.
- Hilaren 15a, asteartea.
- 10:00. Trintxerpeko Akateordetzan. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren emanaldia Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat. Horiexek emango dute film laburrik onenarentzat MINTZAGUN saria.
- 18:30. Oiartzungo Udaleko udalbatzar aretoan. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren saila (saio irekia).
- Hilaren 16a, asteazkena.
- 19:00. Lezoko Gezala aretoan. Lezoko Zinema Ttikia. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren saila (saio irekia).