Azaroaren 20a Haur eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna da. Horregatik, herriko lau barrutietan hainbat jarduera prestatu dituzte datozen asteotako.

Aurki ospatuko dute Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna; azaroaren 20an (igandea), zehazki. Hori dela eta, Pasaiako haur eta nerabeek, batetik; eta “Eskubidean” egitasmoak, bestetik, hainbat jarduera antolatu eta proposatu dituzte datozen asteetarako. Jarraian, guztiak ageri dira zerrendatuta:
Azaroak 14, astelehena
- “Letrekin dantzan” ipuin kontaketa. Antxoko Kultur etxean, 17:30etik aurrera.
Azaroak 15, asteartea
- Ekintza publikorako eta gizarte-eraldaketarako lan komunitarioari buruzko jardunaldia. 09:30etik aurrera Donibaneko Kulturgunean.
Azaroak 16, asteazkena
- “Letrekin dantzan” ipuin kontaketa. 17:30etik aurrera Donibaneko Kulturguneko Topagune gelan.
- “Eguzki Basoa” tailerra, gabonetako zuhaitzak egiteko. 17:30etik aurrera, San Pedro Trintxerpeko ludotekan.
Azaroak 18, ostirala
- Ekintza bereziak hezkuntza komunitatean tratu onaren alde. Donibane, San Pedro, Antxo eta Trintxerpen.
Azaroak 19, larunbata
- “Piztu emakumeON! Energia” ikuskizuna. 17:30etik aurrera San Pedroko Udal Aretoan.
Azaroak 21, astelehena
- “Letrekin dantzan” ipuin kontaketa. 17:30etik aurrera Trintxerpeko alkateordetzan.
Azaroak 22, asteartea
- “Nerabezaroa eta sexualitatea” gurasoei zuzendutako hitzaldia. 18:00etatik aurrera Trintxerpeko alkateordetzan.
Azaroak 23, asteazkena
- Pasaiako I. Tokiko Beldur Barik lehiaketa. 17:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean.
Azaroak 24, osteguna
- “Letrekin dantzan” ipuin kontaketa. 17:30etik aurrera San Pedroko liburutegian.
Azaroak 26, larunbata
- “Eguzki Basoa” gabonetako zuhaitzak egiteko tailerra. 11:00etatik aurrera Antxoko ludotekan.
Azaroak 30, asteazkena
- “Eguzki Basoa” gabonetako zuhaitzak egiteko tailerra. 17:30etik aurrera Donibaneko ludotekan.
Era berean, antolatzaileek parte hartzaileei hainbat ohar luzatu nahi izan dizkiete. Batetik, EGUZKI BASOA tailerretan parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da email bidez azaroaren 15 baino lehen San Pedro-Trintxerpeko tailerrerako; eta azaroaren 24 baino lehen, Antxo eta Donibaneko tailerretarako.
Bestetik, GURASOEI ZUZENDUTAKO HITZALDIA Euskaraz zein gaztelaniaz. Izena eman behar da email bidez, azaroaren 16a baino lehen.