Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak ikusi, gotorleku militarra bisitatu eta babestutako natura ondarea ezagutzeko ibilaldia izango da.

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak Txoritokieta inguruko natura eta kultura ondarea ezagutzeko txangoa antolatu du hilaren 19rako (larunbata da). Zamalbideko aparkalekutik abiatuko dira partaideak. Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak ikusi, gotorleku militarra bisitatu eta babestutako natura ondarea ezagutzeko ibilaldia izango da. 11:00etan hasiko dira, eta lau kilometro inguruko ibilbidea egingo dute. Doakoa dela aurreratu dute.
Aldez aurretik izena eman beharko da, helbide honetara idatzita edo 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta.
Udalak gogorarazi du asteburu honetan zabalik izango dela errota, 10:30etik 14:00etara.