Barruti bakoitzean txapa non eta noiz jaso behar den zehaztu dute jada. Gaur eta bihar, Ahobizientzako tailerrak eskainiko dituzte Antxon.

Dagoeneko jakinarazi dute non eta noiz jaso beharko dituzten euren txapak Pasaiako Ahobizi eta Belarriprestek. Horrez gain, aurtengo berritasun bati buruzko informazioa ere eman dute: Ahobiziak trebatzeko tailerrak.
Txapak jasotzeko lehen aukera trintxerpetarrek izango dute, astelehenean bertan. Asteartean iritsiko da Antxotarren txanda, eta hurrengo bi egunetan, hurrenez hurren, sanpedrotar eta sanjuandarrena.
Ikusi detaileak:
- Hilak 14, Trintxerpe.
- 18:00etatik 20:00etara, Gernika plazan.
- Hilak 15, Antxo.
- 18:00etan, 18:30ean, 19:00ean edo 19:30ean. Kultur Etxean.
- Hilak 16, San Pedro.
- 17:00etatik 20:00etara, frontoian.
- Hilak 17, Donibane.
- 18:00etatik 20:00etara, Juanba Berasateginn.
Ahobiziak trebatzeko tailerrak
Gaur eta bihar, gainera, Ahobizien komunikazio-estrategiak lantzeko saioak egingo dituzte Pasai Antxoko Txirrita euskaltegian. Honakoak izango dira hitzorduak:
- Gaur, ostirala, 18:00etatik 20:00etara.
- Bihar, larunbata, 11:00etatik 13:00etara.
Bestalde, oraindik izena eman ez dutenek aukera badute oraindik; honako esteka honetan klik eginda inskriba daiteke 2022ko Euskaraldian.