"Amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak" garatzen lagunduko die gurasoei. Parte hartzeko izena eman beharko da.

Errenteriako Udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez, Internetaren arriskuak: teknologi berrien inguruko heziketa izeneko monografikoa eskainiko die herriko gurasoei, “amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko” asmoz. Gurasoekin bilduko da datozen asteotan Sandra Muñoz psikopedagogoa, entzumen eraginkorra, enpatia edo komunikazio positiboa bezalako gaiak landuko dituzte.
Izena eman nahi dutenek esteka honetara jo beharko dute.