Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aitzol Galfarsoro, Kenthai-eko borrokalaria

[Elkarrizketa] «Borrokaldia bukatu eta elkar besarkatzen gara, errespetua da nagusi»

Errenteria-Orereta
Kirola

Errenteria Top Fighters txapelketaren hirugarren edizioan Kenthai klubeko garaileetako bat izan zen errenteriarra, kick boxing-ean. Herriko borrokalariek maila eman zuten: zortzitik sei garaipen geratu ziren etxean.

Galfarsoro, Kenthai klubeko gimnasioan.
2022/11/11
Imanol Saiz Imanol Saiz

Igandean txiki geratu zen Agustina Otaola pilotalekua. Gero eta jarraitzaile gehiago dute arte martzialek gurean.
Jendetza etorri zen, urtetik urtera goraka doa txapelketa, ezaguna egiten ari da. Herriko borrokalariek parte hartzen dutenez, inguruko jende asko animatu zen. Asko ez dira jarraitzaileak, baina lagunak ikusteak grin hori piztu zuen herrian eta inguruan. Nire inguruko jende asko lehen aldiz joan zen horrelako borrokaldi batetara igandean, eta asko gustatu zitzaien. Gero eta zaletasun gehiago dago herrian. Inguruko gimnasio batzuek horrelako borrokaldiak antolatzen dituzte, baina kaiolarik gabe, betiko ring-etan. Kaiola ikusgarriagoa da, puntu basati bat du. Baina itxuraz soilik. Gero, berdina da, arauak berberak dira, eta berdin-berdin borrokatzen da. Horrek berezitasun bat ematen dio, ikusgarritasuna.

Pertsonalki, pozik igandeko garaipenarekin?
Esperientzia oso polita izan zen. Ez nuen sekula herrian borrokatu. Orain arte, Donostian, Bilbon eta beste leku batzuetan aritu naiz, askoz ere publiko gutxiagorekin. Beste txapelketak ez dira hain jendetsuak izaten, eta ez nintzen ohituta hainbeste jenderen aurrean borrokatzera. Urduritasuna kudeatzea zaila izan zen. Baina dena ikastea da. Kaiolaren barruan zaudenean ez duzu inor entzuten, nik pertsonalki ezta entrenatzailea ere askotan. Baina sarreran eta bukatzerakoan jendearen berotasuna sumatzen duzu, handia izan zen igandean. Nahiz eta urduri egon, nahiz eta zurera egon, lagun eta senideak ikusteak asko laguntzen du. Orain arteko borrokaldi bereziena izan zen.

Kirol biolentoa dela diote askok. Zer esango zenieke?
Boxeoa edo arte martzialak ez nuke esango biolentoak direnik. Hemen ez dugu inor ring-era igotzera behartzen, nahi duzulako igotzen zara. Orduan, bada agresiboa, baina agresibitate hori inplizitua da. Beste kirol askotan ikusten dira jarrera agresiboagoak, biolentoak… Eta publikoan ere irainak eta horrelako gauza asko ikusten dira, Kirol honetan ez dut sekula inoiz horrelakorik ikusi. Ez ring-ean, ezta publikoan ere. Igande honetan bi KO izan dira. Kaiolatik atera zirenean jende guztia txaloka hasi zen. Errespetua da nagusi. Gero, borrokaldia bukatuta, elkar besarkatzen gara, eskerrak ematen dizkiogu elkarri. Errespetua beti presente dago kirol honetan, tatamira sartzen zarenean, entrenamenduetan, borrokaldietan eta baita horiek bukatzean ere, fase guztietan.

Kolpeak jasotzera ohitu behar duzue. Nola daramazu hori?
Hala da, kolpeak jasotzera ohitu behar zara. Baina askotan entrenamenduetan min gehiago hartzen dugu. Ordu gehiago dira, maila edo pisu gehiago dutenekin entrenatzen gara maiz, eta askotan entrenamenduetatik borrokaldietatik baino okerrago ateratzen gara. Igotzen zarenean badakizu zauri edo kolperen batekin aterako zarela. Eta horretarako asko entrenatu behar da. Egunero 3-4 ordu aritzen gara. Diziplina asko behar da, azkenean bakarrik igoko zarelako ring-era. Atzetik talde oso bat duzu bultzatzen, baina bakarrik zaude han goian. Hori bai, taldeko giro hori oso presente dago. Mutur-joka ari zara gimnasioko beste norbaitekin, eta horrek ematen dizun harremana sekulakoa da, konfiantza handia sortzen da. Horrela bakarrik uler daiteke kirol hau, errespetuarekin.

Herriko zortzi borrokalarietatik bi dira emakume. Klubean asko dira?
Egoera iraultzen ari da zorionez. Gero eta emakume gehiago daude entrenatzen, baita lehiatzen ere. Zorionez normalizatzen ari da emakumeak mutur- joka ere ibili daitezkeela, ez dela gizonezkoen kirola. Kirol honetan, beste guztietan bezalaxe, bere lekua dute, eta gero eta handiagoa da. Eta hori ikusten dugu gurean ere. Neska gazte asko etortzen dira, norbanako bezala, baina baita kuadrillan ere. Kenthai-ren familia gero eta handiagoa da

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.