Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Mahai-jokoa, mahairik behar ez duen jokoa

Oiartzun
Kirola
mahai-jokoa Txost pilota elkartea mahai-jokoa joko zuzena berreskuratzen saiatzen ari da. Pasa den larunbatean Euskal Herriko Txapelketa antolatu zuten, lehen aldiz.
2022/11/11
Erik Gartzia Erik Gartzia

Mahai-jokoa hitza entzutean, partxisa, dominoa eta horrelako jokoak etortzen dira burura. Horiek guztiak eserita jokatzen dira, eta bada zutik jokatzen den mahai-jokoa: pilotako joko zuzen modalitatea.

Txost pilota elkartea 2004an hasi zen joko zuzenak berreskuratzen. «Lehendabizi errebotea izan zen berreskuratu genuena, gero pasaka, ondoren bote luzea etorri zen eta mahai-jokoa falta zitzaigun», eman dio errepasoa Joxemari Mitxelenak.

Bote luzearen azpimodalitatea da, XIII. mendekoa, dagoen «bigarren zaharrena». Izena nondik datorren azaldu du Mitxelenak: «Bi mahai jartzen zituzten, eta saka egin behar zenuen mahai baten gainean, eta punpa egin ondoren, beste mahaian jo behar zuen. Hemezortzi metro daude bata eta bestearen artean».

Gaur egun ez dute mahairik erabiltzen, lesioak-eta ekiditeko. Horren ordez, distantzia berean dauden bi karratu markatzen dituzte joko eremuan, sei metro koadrokoak. Trebezia behar da asmatu eta pilota lauki horien barruan sartzeko.

Bosna jokalariko bi taldek jokatzen dute elkarren aurka. Boleibolean bezala, sakatzailea txandakatuz joaten da. Jokatzeko eremua marra batek erdibitzen du, eta jokalari bakoitza edozein tokitan ezarri daiteke, komeni zaionaren arabera. Arerioari jotzen utzi behar diote, baina pilotaren norabidea oztopa daiteke, angeluak-eta tapatuz, pilotak beste eremua zapaldu eta tantorik egin ez dezan.

Joko zuzen guztiak 13 tantora jokatzen dituzte, baina iraupena murriztu egiten dute, Mitxelenaren arabera. «Gertatzen dena da askotan 13 tantora jokatzean, hiru ordu pasa ditzakezula jokatzen, eta jendea nekatu eta nazkatu egiten da», azaldu du.

Txapelketa
Pasa den larunbat goizean jokatu zuten, lehenengo aldiz, Euskal Herriko Mahai-Joko Txapelketa, Beheko Plazan. Lau talde aritu ziren: Nafarroako bi, Gipuzkoako bat eta Bizkaikoa (irabazleak).

22 emakume pilotari elkartu ziren. «Ez da oso ohikoa hainbeste pilotari elkarrekin ikustea», esan du Mitxelenak. Data zehatz batzuetan elkartu ohi dira Oiartzunen, mahai-jokoan aritzeko, eta Euskal Herriko txoko askotatik etortzen direnez, txapelketa antolatzea pentsatu zuten.

Ipar Euskal Herriko talderik ez da egon, pasa berri den Munduko Txapelketan buru-belarri sartuta egon baitira —Miarritzen egin dute—. Gipuzkoako beste talde bat ateratzekotan izan ziren, baina pilotari batzuk azterketa garaian murgilduta daudenez, bakarra atera zen kantxara.

Txapelketa goiz bakar batean kontzentratu zuten, praktikotasunaren bidea hartze aldera. Horrela azaldu du Mitxelenak: «Ez dabiltza neska asko pilotan, eta ibiltzen direnak ezker horman ibiltzen dira. Asteburu guztiak, ia, okupatuta dituzte, eta ohiko ligaxka bat antolatu behar izan bagenu, sei asteburutan egin beharko genuke. Ez da bideragarria, mugitzen den diru apurra ezker paretan mugitzen delako».

Egun batean txapelketa osoa jokatzearen formatua beste modalitate batzuetara eramatea pentsatzen ari dira. Izan ere, larunbatean jokatu zuten neskek «oso kontent» bukatu zuten. Txostek bide horretan jarraituko du. «Guk lanean jarraituko dugu, ahaleginak egingo ditugu, eta ez dugu amore emango. Orain dela hogei urte Oiartzunen ez zekiten zer zen pasaka edo bote luzea, eta orain gehienek badakite».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.