Ikuskaren Mintzagun ataleko euskarazko film laburrak, ikusgai
Astelehenetik asteazkenera, Oarsoaldeko udalerri bakoitzean Pasaiako lehiaketako film laburren proiekzio bana egingo dute.
'Oihartzunak' izango da Mintzagun atalean ikusi ahal izango den filmetako bat. Gaur hasiko da, Pasaian, XXIV. Ikuska Nazioarteko Film Laburren Lehiaketa. Bere eragina, hala ere, Oarsoaldea guztian sentitu ahal izango da.
Izan ere, Mintzagun ataleko film laburrak eskualdeko gainontzeko udalerrietan ikus ahal izango dira. Euskarazko film laburrak emango dituzte. Honakoak izango dira: Irrits, Oihartzunak, Erro bi, Etxean eta Arnasa.
Egitaraua
- Hilaren 14a, astelehena.
- 10:00. Niessen kultur aretoan. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren emanaldia.
- Hilaren 15a, asteartea.
- 10:00. Trintxerpeko Akateordetzan. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren emanaldia Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat. Horiexek emango dute film laburrik onenarentzat MINTZAGUN saria.
- 18:30. Oiartzungo Udaleko udalbatzar aretoan. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren saila (saio irekia).
- Hilaren 16a, asteazkena.
- 12:30. Lezoko Gezala aretoan, Lezo Institutukoentzako saioa. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren saila.
- 19:00. Lezoko Gezala aretoan. Lezoko Zinema Ttikia. MINTZAGUN ATALA. Euskarazko film laburren saila (saio irekia).
