Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

OKEko mutilek zementua pitzatzea lortu dute

Oiartzun
Kirola

Mutilek Añorgaren zelai zailetik ekarri dituzte hiru puntuak. Neskek, berriz, Errioxan irabazi dute, Pradejon Bren zelaian.

oiartzun ke Garaipena ederki ospatu zuten oiartzuarrek.
2022/11/14
Erik Gartzia Erik Gartzia

Oiartzungo mutilek bigarren garaipena jarraian lortu zuten pasa den ostiralean. Añorgaren zelai konplikatuan jokatu zuten, zementua baino gogorragoa den aurkariaren kontra.

Partidan sartzea kosta zitzaien oiartzuarrei, eta etxekoak aurreratu ziren markagailuan. Añorgakoen nagusitasunak ordu laurden besterik ez zuen iraun, eta 15. minututik aurrera, oiartzuarrek hartu zuten jokoaren gidaritza.

Atsedenaldira iritsi baino lehenago (38. minutuan), etorri zen oiartzuarren berdinketa, Donostiako taldeko jokalari batek bere atean sartutako golari esker.

Bigarren zatiak lehenengoaren bukaeraren bidetik jarraitu zuen, eta hamar minuturen faltan, Eñaut Fernandezek 11 metrotatik lortutako golak eman zien oiartzuarrei merezitako garaipena.

Modu horretan, sailkapeneko bigarren postura jauzi egin dute, Añorga bera aurreratuz.

Neskak, bikain

Emakumeen talde nagusiak, berriz, hilabete ezinhobea darama. Azken lau partidak irabazi ditu, eta hirugarren dira sailkapenean, nahiz eta denboraldian martxa hartzea kosta zitzaien.

Larunbat arratsaldean Pradejon Bren zelaian jokatu zuten. Partida nahiko parekatua izan zen, nahiz eta baloi-jabetza handiagoa izan zuen Oiartzun KEk. 

Oiartzuarrak 35. minutuan aurreratu ziren, eta 0-1ekoarekin joan ziren aldageletara, Rebecaren gol bati esker. Bigarren zatian ildo bera jarraitu zuen partidak, baina Pradejonek kornerreko jokaldi batean berdintzea lortu zuen, partida bukatzeko hogei minutu falta zirela.

Oiartzuarrek ez zuten amore eman, eta Rebecak, berriro, talde jokaldi polit bat sareetara eramatea lortu zuen. 

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Pradejon B — Oiartzun: 1-2.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Añorga — Oiartzun: 1-2.

Emakumeen Euskal Liga

  • Goierri-Gorri — Oiartzun B: 1-1.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun B —Orioko: 2-3.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun C — Antigua Luberri: 4-0.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Oiartzun — Zarautz: 1-1.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Gure Txokoa — Oiartzun B: 3-3.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Oiartzun C — Behobia: 2-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Eguzki Arkupe Rehabilitaciones — Oiartzun KE: 2-9.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Jaixki: 4-0.

Oiartzun Kirol Elkartearen egunerokoa jarraitzeko, jarraitu beraien Facebook, Twitter edota Instagram kontuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.