Euskal Herria plazako aparkalekua, bi orduz itxita bihar
Eraberritze lanak direla eta, bi orduz ezingo da bertan aparkatu. Goizean arituko dira ibilgailurik gabe lanean.

Oiartzungo Udala Euskal Herria plazako aparkalekua eraberritzen hasi zen duela bi aste. Pareta eta zutabeak pintatzen ari dira langileak.
Margotze-lanak zatika egin dira, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Lanekin bukatzeko, sarrera berritu eta atea kenduko dute.
Bihar izango da lan hori. Horretarako, aparkalekua itxi beharko dute. Sarrera itxita egongo da, eta ezingo da ez ibilgailurik sartu ezta atera ere.
08:30etik 10:30era bitartean izango dira lan horiek.