Santa Zezilia Eguna ospatzeko, kontzertuak eta kale bueltak
Herri Arte Eskolako musikariek hainbat formatutako kontzertuak eskainiko dituzte datorren asteartean (hilak 22). Musika emanaldiak izango dira egun osoan zehar.

Herri Arte Eskolako musikariek formatu ezberdinetako kontzertuak eskainiko dituzte San Zezilia Egunean (hilak 22, asteartea). Saio hauez gain egunean zehar herriko kaleak girotzen ibiliko dira musikariak geldialdiak eginez, 18:00etatik 19:00etara hain zuzen. Alboka taldeko trikitilariek emango dute kale buelta.
12:00etan hasiko dute eguna, Lekuonan, Orkestrak eta Bandak euskal instrumentuekin saio berezia eskainiko dute, Atlantikaldian egindako lagin bat ekarriko dute. 19:00etan berriz, pianoko ikasleak ariko dira, oraingo honetan, Beraungo Bienvenido eta Kaputxinoetako San Jose elkarteetan. Alabergako La Magdalenan gitarra, biolin, biola, biolontxelo eta baxu elektrikoko ikasleak ariko dira eta Olibeteko Beti Bizkorren aldiz, ikasle helduak.