Liburu eta filmetatik ateratako inauteriak izango dira 2023koak
Literatur edota ikus-entzunezko sagez mozorrotuko da herria datozen inauterietan. Udalak deialdi berezia egin die herriko taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei, "sagen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko".
Errenteria-Oreretak badaki zertan mozorrotuko den herria datozen inauterietan. Sagak izan da, beste hainbat aukeren artean, bozka gehien jaso dituen aukera. Herritarrek emandako 580 botoetatik 241 jaso ditu fikziozko zein fantasiazko sagak gaiak.
Udalak deialdi berezia egin diete herriko taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei, “sagen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko”. Oraindik ez badute ezer aurreratu ere, inauterietarako “egitarau zabal eta anitza” prestatzen ari direla diote udaleko iturriek.