Miguel Cavero Carazok irabazi du Urdaburu Mendizale Elkartearen argazki lehiaketa
Jesus Hospitaleren omenezko lehiaketak baditu irabazleak. Datorren ostegunean izango da sari banaketa, elkartearen egoitzan.
Miguel Cavero Carazok irabazi du Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatutako Jesus Hospitaleren omenezko mendi argazki lehiaketa. Mushing izeneko argazkiagatik saritu du elkarteak. Haren atzetik, Javier Quiros Fernandezen Atope sailkatu da eta hirugarrenik, Jose Miguel Romeroren Subida al Txindoki.
BAzkideen artean boto gehien eskuratu dituena Maria Mar Lopez Isla izan da, Amanecer en el Sinai argazkiarekin, eta elkarteak antolatutako ekintzetan argazki onena Carlos Bayon Fernandez Aurre Pirineora irteera irudia izan da.
Azkenik, ondorengoek eskuratu dute akzesita: Joxe Ramon Fernandez Cañada, “Urteko lehen orduak” argazkiarekin, Oier Astibia, Ilunabarra argazkiarekin, Tiburcio Alzualde Ariztizabal, Bi aldeak argazkiarekin, Pilar Alvarez Santiago, Elurrari eta haizeari aurre eginez argazkiarekin eta Xabi Esnaola Aizpuru, Elurretan gozatzen argazkiarekin.
Datorren ostegunean (hilak 24) banatuko dituzte sariak, 20:00etan, elkartearen egoitzan.