Oiartzungo Feministen Asanbladak biltzeko deia egin du
Datorren astelehenean (hilak 21) bilduko dira Munanierren emakumeak pairatzen duten indarkeria azaleratzeko.
Azaroa emakumeen indarkeriaren aurkako kontzientzia pizteko eta haren aurka borrokatzeko indar berezia egiten den hilabetea da. Oiartzungo Feministen Asanbladarentzat ere oso hil garrantzitsua da, izan ere, “Feminismoa lortzeko bidean hilabete eta egun guztiak garrantzitsuak badira ere azaroak berebiziko garrantzia du”. Horregatik, emakumeak pairatzen duten indarkeria azaleratzeko helburuarekin Munanierren bilduko dira azaroaren 21ean 17:30ean. Herriko emakume orori bertaratzeko dei egin diete.