Kirolaren Gala egingo dute abenduaren 17an
Azken urteotan emaitza garrantzitsuak lortu dituzten banakako diziplinetako kirolariak omentzeko ekitaldia izango da abendukoa, "merezitako omenaldia jaso dezaten".
Pandemiak azken bi urteetakoa baldintzatu ondoren, aurten bai, Errenteriako Kirolaren XI. Gala egingo dute abenduaren 19an, Lekuona Fabrikan. Herriko klubak saritzeaz gainera, aurten lorpen nabarmenak izan dituzten 16 urtetik gorako banakako kirolariekin ere ospakizuna egingo du udalak.
Azken urteotan emaitza garrantzitsuak lortu dituzten banakako diziplinetako kirolariak omentzeko ekitaldia izango da abendukoa, “merezitako omenaldia jaso dezaten eta dituzten helburuak eta abar adierazi ditzaten”.
Ekitaldian parte hartu nahi duten kirolariei eskaera egiteko helarazi die udalak, eskuratutako lorpenekin batera, helbide honetara.