Gaur eta bihar jarraituko dute Lartzabal eta Lintziringo biribilguneen lanek
Gauetan itxi egingo dituzte bi biribilguneak, zortzi orduz. Desbideratzeko alternatibak zeintzuk diren azaldu du aldundiak.
Gipuzkoako Foru Aldundia Lintzirin eta Lartzabal biribilguneak txukuntzeko lanak hasiko ziren pasa den asteazkenean. Prestaketa lanak egin dituzte.
Hiru gauez luzatuko zela adierazi zuen aldundiak, baina gaur bidalitako ohar batean adierazi dute gaur gauaz gain, bihar ere arituko direla lanean.
Ibilbide alternatiboak zeintzuk izango diren gogorarazi du aldundiak. Lartzabalgo nodoa itxita egongo denez, Errenteria-Oreretara Altamiratik sartu beharko da.
Oiartzunera joan nahi dutenek, berriz, Fanderia auzotik jo beharko dute. Hala ere, obrek iraun artean, Oiartzunen sartzeko aldundiak AP8 autobidea erabiltzea gomendatu du.