'Latinoamerikaren zain urratuak' liburua aurkezteko solasaldia egingo dute Gaztañon
Eduardo Galeano uruguaitarraren liburua euskaratu duen Iñaki Alegria itzultzailea bertaratuko da, eta harekin batera, Mikel Zinkunegi internazionalista izango da.
Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren Latinoamerikaren zain urratuak liburua aurkeztuko dute datorren ostiralean (abenduak 2) Gaztañoko auzo lokalean. Liburua euskaratu duen Iñaki Alegria itzultzailea bertaratuko da, eta harekin batera, Mikel Zinkunegi internazionalista izango da. Solasaldia egingo dute auzotarrekin 19:00etatik aurrera.
1971n idatzitako saiakera da Galeanoren obra. Honetan, Latinoamerikako historiaz aritzen da uruguaitarra, eta kolonialismoaren eraginean sakontzen du .
