Mendira beharrean, hondartzara joango dira herriko mendizaleak
Urdaburu Mendizale Elkartearen egitasmoz, Hendaiako hondartzatik ibilaldi berezia egingo dute abenduaren 3an. Aldez aurretik izena eman beharko da.
Abenduaren 3an (larunbata da) Ipar Martxaren hurrengo irteera egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Bidasora joango dira mendizaleak oraingo honetan. Irungo Ficobatik abiatuko dira, eta Hendaiako hondartzara joango dira. Ficoban bukatuko dute ibilaldia.
Galtzarabordako topo geltokian jarri dute hitzordua, 8:50ean, eta 9:25ean Ficoban.
Abenduaren 2ra bitarte eman daiteke izena, lotura honetan.