[Galeria] Beraungo anbulatorioko murrizketei "aski da" esan diete zientoka herritarrek
Erraldoia izan da Duintasunak, auzoko elkarteek eta Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoetako Erretiratuen Etxeek deitutako manifestazioa.
Egoerarekin nazkatuta daudela erakutsi dute gaur zientoka herritarrek. Beraungo anbulatorioko murrizketen kontra protestatzeko auzoko kaleak hartu dituzte errenteriarrek. Erraldoia izan da Duintasunak, auzoko elkarteek eta Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoetako Erretiratuen Etxeek deitutako manifestazioa.
“Erabat baztertzen dugu gure anbulatorioko ordutegiaren murrizketa, gu guztion anbulatorioa, zeinean hiru orduko osasun arreta kendu diguten, eta ondorioz 17:00etatik aurrera Iztietara jaistera behartzen gaituzte”, esan dute lehenik, amorruz. Murrizketak hasi zirenetik “aglomerazio eta gainkarga handia” izaten ari dela erantsi dute, eta horrek “kalte larria” eragingo duela herritarren artean. Prebentzioa eta osasunaren sustapenaz ere aritu dira, eta azken urteotan O hizkirik gabeko oinarrizko arreta dagoela esan dute, amorruz.
Horregatik osasun langileen gainkarga egoera eragiten ari den gastu murrizketari “aski da” esan diote gaur zientoka lagunek, “pazienteekiko harremana, prebentzioa eta osasun publikoa kaltetzen baititu, osasun eredu komunitarioa ahaztuz eta baztertuz”.