Euskarari eskainitako kantak arozenatarrekin abesteko aukera, etzi

Ostegun arratsaldean kanta saioa antolatu dute Done Eztebe parrokian, herritarrekin batera elkarrekin kantatzeko.

arozenatarrak Xanet, Urko eta Aitor Arozenak gidatuko dute saioa.

Arozena anaiek kantu saioa antolatu dute datorren ostegunerako —hilak 1—. Done Eztebe parrokian bilduko dira, 19:30ean, euskarari eskainitako kantak abesteko.

Euskararen Eguna izango da larunbatean, eta horri lotuta, honako abesti hauek egongo dira errepertorioan: Euskera plazara, Aitorren hizkuntz zaharra, Euskal Herrian euskaraz, Araban bagare…

Herritarrak gonbidatu dituzte bertara, elkarrekin kantatzera. Euskaraz, noski.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.