Gabonetako 175 saski zozkatuko ditu Errenkoaldek

'Egin zure erosketak' kanpainaren kartela duten establezimenduetan erosketak egiten dituztenek parte hartu ahal izango dute.

Errenkoaldek antolatutako stock azokako irudi bat Biteri Txiki kalean.

Errenkoalde merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak martxan du Gabonetako kanpaina. Jakinarazi berri dutenez, ‘Egin zure erosketak’ kanpainaren kartela duten establezimenduetan erosketak egiten dituztenek zozketa berezi batean parte hartu ahal izango dute. Gabonetako 175 saski zozkatuko dituzte orotara.

Bide batez, Gabonetako erosketak herriko establezimenduetan egitera animatu dituzte herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.