Bihar jokatuko dute Xenpelar Sariaren azken kanporaketa
Iruri Altzerreka Martinez, Unai Anda Delika, Maddi Agirre Epelde, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Emaitz Murua Arzallus eta Uxue Alkorta Iturbe lehiatuko dira hirugarren kanporaketa honetan.
Xenpelar Sarien lehen kanporaketa XXVI. Xenpelar Sariaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko dute bihar (hilak 2). Xenpelar Etxeak jasoko du saioa, 19:30etik aurrera. Honetan, Iruri Altzerreka Martinez, Unai Anda Delika, Maddi Agirre Epelde, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Emaitz Murua Arzallus eta Uxue Alkorta Iturbe lehiatuko dira.
Saioa doakoa dela gogorarazi dute Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza Elkarteak.
