Ibon Martinek liburuak sinatuko ditu Txerri Egunean
Urrats paperdendak postua jarriko du Txerri Egunean. Pasaiako idazle emankorra gonbidatu dute, liburuak sinatzera.
Hilaren 17an izango da Txerri Eguna —Madalensoron—, eta Urrats liburu eta paper dendak iragarri du postua jarriko duela estreinako aldiz.
Moises Gonzalezekin eta Goiatz Labandibarrekin izandako arrakastaren ondoren, erabaki dute beste liburu sinadura saio bat egitea.
Ibon Martin pasaitarra izango da gonbidatua. Idazle oparoa da: bereak dira Onin pertsonaiaren liburuak, Tulipen dantza, La jaula de sal, El faro del silencio…