Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hiruna gol, hiruna puntu lortzeko

OKEko bi futbol talde nagusiek garaipen politak lortu dituzte, Ugaldetxon, goialdean jarraitzeko. Areto futbolekoek launa egin dute bi partidetan.

oiartzun ke aretxabaleta Oiartzuarrek igandean atera zuten hamaikakoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/05

Oiartzun Kirol Elkarteko bi futbol talde nagusiek garaipen politak lortu dituzte Karla Lekuonan. Lehenak jolasten neskak izan ziren, larunbat arratsaldean.

Azkar aurreratu ziren oiartzuarrak, Arratiaren kontra. Oso kontzentratuta irten ziren zelaira, eta hirugarren minutuan igorreztarrei baloi bat lapurtu eta, ongi antolatutako kontraeraso baten bitartez, baloia sareetaraino eraman zuten. Horrez gain, lehenengo zatian beste hiru aukera gehiago sortu zituzten.

Bigarren zatian, baina, indarrak parekatu ziren, eta norgehiagoka lehiatua izan zen… azkeneko bost minutura arte. Orduan sartu zituzten beste bi gol, emaitza biribiltzeko.

Laugarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek, arerioek ez zieteko gora egiteko aukerarik eman.

Mutilak, lider

Mutilen talde nagusiak atzo eguerdian Aretxabaletaren bisita jaso zuten, eta nesken bide beretik joan zen partida. Oso azkar aurreratu ziren, eta atsedenaldira arte aukera asko sortu zituzten, asmatu gabe.

Bigarren zatia hasi bezain pronto aldea handitu zuten oiartzuarrek, baina kanpokoek bi minututan murriztu dute. Hortik aurrera, oiartzuarrek beraien jokoa ezarri, eta modu horretan iritsi zen hirugarrena.

Garaipen horrekin, sailkapeneko lehen postura jauzi egin dute urdinek. Hernanirekin berdinduta daude, 27 punturekin (hamahiru jardunaldi jokatu dituzte).

Beste emaitzak

Gazte Mailako talde nagusiak ezin izan zuen hirukoa egin, eta Indartsuren zelaian galdu egin zuten. Partida txukuna egin arren, basauriarrek beraien legea ezarri zuten.

Areto futbolean, berriz, askotan gertatuko ez zen zerbait gertatu zen: bi taldeek ezohiko emaitza lortu zuten, launa berdinduta.

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzun — Arratia: 3-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Aretxabaleta UDA: 3-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Leioako: 3-4.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun Bk atsedena izan du asteburu honetan.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun Ck atsedena izan du asteburu honetan.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Indartsu — Oiartzun: 2-0.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun Bren ligan partida atzeratuak jokatuko dituzte. Ez da OKEren kasua izan.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Oiartzun Ck atseden hartu du asteburuan.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Ausa Zaldibia — Oiartzun KE: 4-4.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Getariako Keta: 4-4.

Oiartzun Kirol Elkartearen egunerokoa jarraitzeko, jarraitu beraien Facebook, Twitter edota Instagram kontuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.