Abenduko odol emate saioa, asteartean
Lau Haizetara elkarteak odola ematera deitu ditu errenteriarrak. Hitzordua hartu beharko da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/07/lauhaizetara-odola_.png)
Lau Haizetara elkarteak jakinarazi du datorren asteartean (hilak 13) egingo dutela abenduko odol emate saioa. Errenteriarrak bertaratzera deitu ditu elkarteak, Merkatuzarren egingo dituzte erauzketak. 17:00etatik 20:30era luzatuko dute saioa.
Bertaratzeko interesa dutenek hitzordua hartu beharko dute, 688 76 5 398 edo 600 22 49 50 telefono zenbakietara deituta.