Lau Haizetara elkarteak jakinarazi du hilaren 16an egingo dutela lehen saioa. Joxan Apaolaza errenteriarrak gidatuko ditu saio guztiak, bera arduratuko da, gidari lanez gain, ondorengo solasaldiaz.
Datozen bi asteburuetan bina entsegu egingo dituzte, hilaren 24an auzoan zehar egingo duten kanta saioa prestatzeko.
Lau Haizetara elkarteak odola ematera deitu ditu errenteriarrak. Hitzordua hartu beharko da.
Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek bozkatu ahal izango dute. Hautesle erroldan izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da.
Marrazki Bizidunen Musika Ametsa emanaldia eskainiko diete haurrei, EMKEren egitasmoz. Marrazki bizidunen munduan murgilduko dira, "musika bidaia zoragarria burutzeko, klasikoetatik hasi eta egungo marrazki bizidunetara iristeko".
Gazteengan poesia idazteko gogoa piztu nahi dute liburu honekin, eta horretarako, ilargiari begira jarriko dituzte, "baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den hori". Proiektua biribiltzeko, Idoia eta Bea musikariek abesti bat sortu dute.
Hilaren 18an eta 25ean musika saio bana eskainiko dute, goizez.
Topoaren obrengatik erabaki dute lasterketarik ez antolatzea; ezin zutelako zirkuitu "duin bat" osatu, ezta korrikalari denei harrera egin ere.