Antxoko Gabonetako Krosik ez da izango aurten

Topoaren obrengatik erabaki dute lasterketarik ez antolatzea; ezin zutelako zirkuitu "duin bat" osatu, ezta korrikalari denei harrera egin ere.

Aurten ezingo da, beraz, irudi hau errepikatu.
Aurten ez da Antxoko Gabonetako Krosik izango. Hala erabaki dute antolatzaileek, barrutia “hankaz gora” dagoelako. Topoa lurperatzeko lanen ondorioz, antolakuntzak adierazi du ezin izango zutela krosa nahi luketen baldintzetan antolatu.
 
Arrazoi zehatzak eman dituzte: “Batetik, zirkuitu duin bat osatzeko zailtasun handiak izan ditugu, eta bestetik, Antxora datozen korrikalari guztiei harrera eta zerbitzu egokiak ematea ezinezko egin zaigu. Beraz, erabakirik zentzuzkoena aurten krosik ez egitea dela iruditu zaigu”. Hurrengo urtera arte itxaron beharko dute, beraz, korrikalariek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.