Hainbat herrialdetako herritarrek udal hauteskundeetan bozkatu ahal izango dute
Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek bozkatu ahal izango dute. Hautesle erroldan izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da.
Errenteriako Udalak jakinarazi du 2023ko udal hauteskundeetan hainbat herrialdetako herritarrek bozkatu ahal izango dutela. Zehazki, Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek aukera hori izango dute.
Hautesle erroldan izena emateko azken eguna 2023ko urtarrilaren 15a izango da. Informazioa jaso nahi dutenek udalean eska dezakete, edo bestela, 943 34 32 32 telefono zenbakira deitu beharko da.
Akordioaren baldintza guztiak betetzen dituztenek gako bat jasoko dute hautesle erroldan Internet bidez inskribatu daitezen.
Bizileku baimenaren indarraldia izan ezik, posta arruntez egin beharko dute hautesle erroldan inskripzioa, eta Espainiako Estatuan bizitzeko baimena egiaztatzen duen agiri bat edo agiria berritzeko eskaera egin izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Baldintzak bete arren gutunik jaso ez dutenek hautesle erroldan izena ematea eska dezakete, udalera joanda, urtarrilaren 15a baino lehen.