Karrikatarrek Eguberritako kantak entseatuko dituzte
Datozen bi asteburuetan bina entsegu egingo dituzte, hilaren 24an auzoan zehar egingo duten kanta saioa prestatzeko.
Karrikako auzotarrek, beste hainbat tokitan bezala, ohitura dute abenduaren 24an kanta egitera ateratzeko. Auzoko etxeetan oles egiten dute, eta ondoren elkarrekin bazkaltzen dute.
Kantak prestatzeko lau saio egingo dituzte datozen bi asteburuetan. Larunbatetan —hilaren 10ean zein 17an—, arratsaldez egingo dituzte entseguak. Igandeetan, berriz, goizean izango dira, 11:00etan hasita.
Entsegu guztiak Artaso elkartean izango dira.