Musika eta marrazki bizidunak uztartuko dituzte hilaren 18ko kontzertuan
Marrazki Bizidunen Musika Ametsa emanaldia eskainiko diete haurrei, EMKEren egitasmoz. Marrazki bizidunen munduan murgilduko dira, "musika bidaia zoragarria burutzeko, klasikoetatik hasi eta egungo marrazki bizidunetara iristeko".
Datorren hilaren 18an (igandea da) Marrazki Bizidunen Musika Ametsa haurrentzako emanaldia eskainiko dute Niessen aretoan, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen egitasmoz. 18:30ean hasiko dute saioa.
Kontzertu honetan marrazki bizidunen munduan murgilduko dira, “musika bidaia zoragarria burutzeko, klasikoetatik hasi eta egungo marrazki bizidunetara iristeko”. Aitor Mitxelenak gidatuko ditu herritarrak “musika bidaia txundigarri honetan”.
Sarrerak hiru euroan eskura daitezke dagoeneko, Lekuona Fabrikako leihatilan, edo bestela, lotura honetan.