Udal txistulariek datozen kontzertuen berri eman dute
Hilaren 18an eta 25ean musika saio bana eskainiko dute, goizez.
Udal txistulari taldeak bi kontzertu eskainiko ditu hemendik urte bukaerara bitarte, udalak horien berri eman du. Ondorengoak dira saioak:
- Hilak 18 (igandea): 9:00etan, diana egingo dute Beraun auzoan. Auzoko kaleak zeharkatu ondoren, udaletxean bukatuko dute emanaldia.
- Hilak 25 (igandea): 10:00etatik aurrera, erdiguneko kaleak alaitzen ibiliko dira, Gabon kantuekin.