Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
MERKATARITZA OARSOALDEAN

ENARA, erosketak etxeraino hegan

Itturri merkataritza elkarteak duela hilabete batzuk jarri zuen martxan ENARA zerbitzua, erosketak etxeraino eramateko. Orain arteko balantzea ona da, eta zabaltzen jarraitu nahi dute.

enara zerbitzua oiartzun ENARA zerbitzuaren aurkezpena, maiatzean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/09

ENARA banaketa zerbitzua martxan jarri du aurten Itturri merkatarien elkarteak. Urte erdi pasatxo darama funtzionamenduan, elkarteko dendetan online egindako erosketak etxeraino eramaten. Horrez gain, Euskal Herria plazako aparkalekuan jarritako kontsigna batean jaso daitezke egindako erosketa horiek. Sistema berri horren helburua da herrian erosketak «erraz, eroso eta era erakargarrian» egin ahal izatea.

Udako oporren aurretik martxan jarritako sistemaren lehen balorazioa egin du Iñigo Mujika Itturri elkarteko lehendakariak. Positiboa izan da: «Banaketa sistema antzekoa duten beste udalerriekin alderatuta, Oiartzungoa nahiko ongi doa. Urte erdi inguru darama martxan, eta ongi doa. Mundu guztiak ez du ezagutzen, noski, baina jende askok erabiltzen du. Harrera ona izan du, eta oso pozik gaude».

Kontsignari dagokionez, Euskal Herria plazako aparkalekuan dagoena da funtzionamenduan dutena. Mujikak ez du baztertu etorkizunean gehiago ezartzea. «Oraingoz Elizalden bakarrik dago kontsigna, Euskal Herria plazako aparkalekuan, baina gauzak nola doazen ikusten dugunean, asmoa daukagu beste auzoren batean jartzeko. Asmoa da auzo bakoitzean kontsigna bana jartzea, baina auzo asko daudenez…».

Ordutegiak
Itturri merkataritza elkartean 31 kide daude, baina denek ez dute zerbitzua ematen. ENARA erosketak eramateko eta Whatsapp bidez erosteko zerbitzu bikoitza da: Nik Oiartzunen-en webgunean sartuta erabil daiteke zerbitzua.

Etxera eramateko egiten diren erosketak honako ordutegian jasoko dituzte herritarrek: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 12:00etara egindakoak, 13:30etik 15:30era entregatuko dituzte; eta 12:01etik 18:00etara egindakoak, aldiz, 19:00etatik 20:30era. Larunbatean soilik goizez egingo dituzte entregak etxean. Whatsapp bidezko erosketa saltzaileari bidalitako mezu baten bidez aktibatuko da, merkatariak eskaera prestatu eta bezeroari jakinaraziko dio, eta bezeroak kontsignan edo etxean jaso ahal izango du.

Langile batek egiten ditu banaketa guztiak, modu «etiko» batean, Mujikaren arabera. Zerbitzua doakoa da, eta dena «herrian geratzen» da.

«Hurbiltasuna eta espezializazioa eskaintzen ditugu»
Iñigo Mujika. Esnatu altzari-denda.

Inigo Mujika EsnatuMaiatzean 25 urte bete genituen Esnatun. Batez ere sukaldeko altzariak, horma-armairuak eta bainuak egiten ditugu, eta horren barruan doan guztia. Duela gutxi hasi ginen burdindegi eta brikolaje zatitxo bat edukitzen, norbaitek zerbait badu, autoa hartu eta urrutira ez joateko. Hurbiltasuna eta espezializazioa eskaintzen ditugu. Produktuak ezagutzen ditugu: badakigu zer den ona, bezero batentzako egokiena… Aholkularitza lanak ere egiten ditugu, eta zalantzak argitzen saiatu.

Azalera handiko saltoki asko daude inguruan, eta horiekin ezin gara prezioan lehiatu. Kalitatea eskaintzen dugu. Merke-merkea nahi duenak badaki nora joan, baina badaki zein kalitate jasoko duen. Saltoki horietan langileak atalez aldatzen dituzte, ez dute lana neurrira egiten, aukera gutxiago dute eskaintzan…

«Eguneroko zerbitzuez gain, kultura indartzen saiatzen gara»
Itxaro Gartzia. Urrats paper denda.

Itxaro Gartzia UrratsDendak hemezortzi urte ditu, eta ni naiz hirugarren kudeatzailea, duela urtebetetik. Hurbiltasuna da gure balorea. Eguneroko zerbitzu txikiak emateaz gain, kulturari bultzadatxo bat ematen diogu, liburuekin eta mahai-jokoekin. Kultura indartzen saiatzen gara, eta idazleak ekarri izan ditugu: Goiatz Labandibar, Moises Gonzalez… Txerri Egunean postua jarriko dugu lehenengo aldiz, eta Ibon Martin etorriko da.

Probatzea da dena. Kultura bonuekin horrela egin genuen, duela bost urte. Aurten ere jaso ditugu, eta saiatzen gara herritarrek parte hartzen; euskarazkoak azkar bukatzen dira. Liburuei buruzko gomendioak egiten dizkiegu.

Herri txikietako dendak beti ahaztuak gara. Hala ere, jende asko etortzen da ea saldu ditzakegun beraien produktuak. Zerbitzu publiko papera betetzen dugu.

«Eguneroko erosketetarako jendea hona etortzen da»
Esti Iragorri, Iraitz Estevez eta Julen Iribar. Uriña harategia.

Esti Iragorri Iraitz Estevez julen iribar urinaHamar urte bete ditugu. Denetik eskaintzen dugu: haragia eta elaboratutako produktuak. Obradore propioa dauka Uriñak. Kontserbetan ere gauza batzuk herrikoak dira, eta Nafarroatik ere ekartzen ditugu. Produktu ekologikoren bat ere badaukagu, baita ardoak ere, hemengoak eta hangoak.

Bezeroarekin harreman zuzena daukagu. Adin batetik aurrerakoak dira gehienak, eta horiek asko mimatu behar dira. Gazteak ere ibiltzen dira, nahiz eta saltoki handiak dauden inguruan. Gauden egoeran egonda, eskertzekoa da hori.

Handi horiekin ezin da ia lehiatu ere egin. Eguneroko erosketetarako, hori bai, jendea hona etortzen da. Gure produktuak kalitate onekoak dira; marka zuriak nahi dituenak, badaki nora joan. Egoera honekin erresistentzian gaude, baina nahiko pozik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.