'Liburua opari' kanpaina, martxan
Euskaraz idatzitako liburuak erosteko %20eko deskontua jasoko dute herritarrek. Txartelak Merkatuzarren eskuratu beharko dira.
Irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko asmoz, aurten ere Liburua opari kanpaina abiatu du Errenteriako Udalak. Txartel batzuk baliatuta, 20eko deskontua eskainiko diete herritarrei euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko dendetan erosten bada.
Txartel horiek Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango dira, Merkatuzar eraikineko lehen solairuan, hilaren 12tik 22ra bitarte.
Urtarrilaren 5era bitarte erabili ahalko dira txartelak.
Kanpaina honen barruan, aurten ere LHko herriko sei ikastetxeetan txartelak banatuko dituztela aurreratu du udalak.