Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-12-12)
Oiarpekoek hemeretzi partida jokatu dituzte asteburuan. Horietatik bederatzi irabazi dituzte, baina finaletan ez da zorte onik izan.
Oiarpeko pilotariek hemeretzi partida jokatu dituzte. Horietako bederatzi irabazi dituzte, eta fasez pasatzeko baliagarriak izan dira garaipen horiek.
Hala ere, bi final jokatu dituzte asteburuan, igandean, zehazki. Oiartzuarrek ezin izan zuten txapelik jantzi.
Leonetek, Iturregi baztandarrarekin batera, ezin izan zuen Nafarroako udalerri horretako txapelketa eraman. Landak, bestalde, Apezetxe goizuetarrarekin batera jokatu zuen Ogi Berri txapelketako finala, Tolosan, baina 16 tantotan geratu ziren.
Partiden emaitza guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.
