Truk txapelketa jokatuko dute Iturriotzen, ostiralean
Iturri Berri elkarteak eguberritako txapelketa antolatu du hilaren 16rako. Sari politak jokatuko dituzte parte hartzaileek.
Iturriotz auzoko Iturri Berri elkarteak eguberritako truk txapelketa antolatu du datorren ostiralerako, hilak 16. 22:00etan hasiko dira Oiartzunen hain errotuta dagoen karta-jokoan.
Izena emateko 15 euro ordain behar dira. Irabazleentzat sari “mundialak” honakoak izango dira:
Irabazleak
- 1.ak: Mariskada eder bat eta txakolina botila.
- 2.ak: Bi txuleta eta bi ardo botila.
- 3.ak: Bi oilasko eta bi ardo botila.
- 4.ak: Bi xanpain botila.
Errepeska
- 1.ak: Oilasko bat eta bi ardo botila.
- 2.ak: Gazta bat.