Kirolaren Galarako gonbidapenak eskura daitezke jada
Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Kiroldegiaren 2. solairuan dituen bulegoetan jaso beharko dira gonbidapenak, ostiralera baino lehen.
Datorren astelehenean (hilak 19) egingo duten Kirolaren Galarako gonbidapenak eskura daitezkeela jakinarazi berri du udalak. 19:00etan hasiko dute gala, Lekuona Fabrikan.
Bertaratzeko interesa dutenek udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Kiroldegiaren 2. solairuan dituen bulegoetan jaso beharko dituzte gonbidapenak, ostiralera bitarte (9:00etatik 13:00etara).
