Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

21 Aulki eta ate irekiak, Ehuntzeren eskaintza

Beheko Plazako espazioak antolatzen dituen urteroko ekitaldietako bi datorren astean izango dira. Nagore Legarretaren lana zein hiru oiartzuarren Artebiografiak ezagutzeko aukera egongo da.

ibaia ez da toki bat 'Ibaia ez da toki bat' dokumentaleko zuzendari Beñat Iturriotz eta Nagore Legarreta protagonistetako bat.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/16

Ehuntze sormen espazioak, urteroko lan jardueraz gain, beraien lana ezagutarazteko zein beste sortzaile batzuei toki egiteko ekitaldiak antolatu ohi ditu urtero: ate irekien jardunaldiak eta 21 Aulki. Bigarren hori udaberrian egitea gustuko ohi dute, baina aurten biek aste berean kointzidituko dute. Hala ere, 21 Aulki bi zatitan banatu dute.

Ohiko zirkuituetan tokirik izan ohi ez duten obrei lekua egiten die 21 Aulkik. Datorren ostegunean, 18:00etan, Nagore Legarreta artistak parte hartu duen Ibaia ez da toki bat dokumentala ikusteko aukera izango da, Beñat Iturriotzek zuzendutakoa. Legarretak urtebete pasatu du Urumea ibaiari eskuz egindako kamera estenopeikoarekin argazkiak eginez. Bertako biztanleek ibaiarekin duten harremana azaleratzen dute.

Ehuntzeko Idoia Beratarbidek kamera horiek zer diren azaldu du: «Kutxa beltzen antzekoak dira. Paper fotosentsible bat sartzen duzu kutxaren barruan, eta duen zulo txikia irekitzean, sartzen den argiarekin argazkia sortzen da, eta gero errebelatu egiten da».

Legarreta 21 Aulkiren aurreko bi ekitaldietan egona da. Duela bi urte, emakume talde bati argazkiak atera zizkien teknika horrekin, eta iaz, egindako lana bueltatu zien emakume haiei. «Aurreko bi urteetan artistak guretzako egin du lan, eta orain guk berari entzungo diogu. Zikloa ixteko modu bat izango litzateke», esan du Beratarbidek.

Iturriotz eta Legarretarekin ideiak partekatzeko aukera egongo da proiekzioa bukatzean. Solasaldiaren ondoren, Hatxe musikariak piano solo kontzertua emango du. Musika klasikoaren doinuetatik gertu daude kantu batzuk, euskal tradizio doinuetatik edaten duten beste batzuk, eta garaikideagoak diren esperimentu txikiak entzun ahalko dira. Panpin hautsien dantza 2 diskoa erosteko aukera izango da, gainera.

«Pozik gaude, jendeari etortzeko eskatzen baitiozu eta segituan baiezkoa ematen dizute»

Gaur zortzirako programatu dutena datozen ekitaldietan segida izatea gustatuko litzaiekeen jarduera izango da, eta estreinakoz egingo dute: Artebiografiak. Herriko hiru sortzaile gonbidatuko dituzte, haien lana eta ibilbidea gertutik ezagutzeko: Maria Mendizabal sopranoa, Aintzane Galardi poeta, eta Alaia Gaztelumendi Alaiart artista. «Artista bakoitzak bere burua egokien aurkezten duen edo identifikatzen duen lan bat ekarriko du egunean bertan irakurri, abestu edo erakusteko», zehaztu du.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4an bueltatuko da 21 Aulki. Idoia Zabaleta eta Leticia Morales dantzariek Ikusmenaren masaia emango dute, banakako txandetan. «Aspalditik genbiltzan beraiekin zerbait egiteko nahian, eta beraiek Ehuntze ezagutu nahi zuten». Saioak indibidualak izango dira. Tokia erreserbatzeko e-posta bidez idatzi beharko da.

hatxe idoia hernandez

Idoia Hernandez ‘Hatxe’ musikaria.

Egitarauarekin pozik dago Beratarbide: «Aurtengo formatua ezberdina izango da. Egin izan ditugu saioak areto handiagoan. Etxeko, intimo, eta gertuko izan nahi dugu. Pozik gaude, jendeak eskainitakoari segituan baiezkoa ematen diolako. Luxu bat da gonbidatu horiek Ehuntzen edukitzea».

Ate irekien jardunaldiak
Astelehenetik larunbatera (11:00-13:30; 16:30-20:00; larunbatean goizez) bitartean ateak irekiko ditu Ehuntzek. «Hemen egiten dugun lana erakusteaz gain, urtero bi sortzaileri aukera ematen diegu beraien lana erakuts dezaten.

Normalean, artista bat eta artisau bat ekartzen ditugu», azaldu du. Arraskuelarre kaleko lokalean hasi ziren hori egiten, eta orain, Beheko Plazan, toki gehiago dutenez, herriko sortzaileei leku egiten diete. «Garrantzitsua iruditzen zaigu herriko jendearen lana bistaratzea, eta gonbidatutakoen sormena erakustea».

Aurtengo gonbidatua Allende Arnaiz izango da. «Azken bi urteetan sortu ditudan lanak erakutsiko ditut, azoketan ikusi ahal izan direnak», esan du Arnaizek. Hala ere, lan bat «esklusiban» eramango du bertara: «Puskak biltzen egin zenean, herriko artista batzuek gure lana eraman genuen. Prozesuan zegoen, eta orain erakutsiko dut osatuta». Beste gonbidatua Muturbeltz da. Enkarterrietako ardien artilea egiten dute, eta ekoizteaz gain, ikuspuntu artistikoarekin egiten dituzte hainbat lan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.