Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beste 15 urtez kontratua luzatzea eskatu dute Arramendiko bizilagunek

Negoziazio mahaia urtarrilaren 16an egingo da berriro, Errenteriako alkatearen ordezkaritzarekin. Jauregizarrek ordura arte dauka erosketak egingo dituen ala ez erabakitzeko.

Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2022/12/17

Arramendiko etxebizitzen atarian elkartu dira gaur goizean kontratu babestuak beste hamar urtez sinatzeko aukera eskain dezan Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, etxebizitza bakoitzeko 15.000 euroko diru laguntza banatzeko asmoarekin.

Bertan, bizilagunez gain, Kateratzeak Stop plataformako Rosa Garcia, Benta Berriko kide bat eta Itziar Ostolaza alkateordea ere izan dira beste hainbat udal zinegotziekin, Iñaki Queralt EH Bildukoa, Xabier Sanchez, Jose Manuel Ferradas eta Maite Gartzia Elkarrekin-Podemosekoak, eta Isaac Palencia eta Joseba Etxarte PSE-EEkoak.

Maiatzean izan zen bizilagunen azken agerraldia Zumardian. Arramendi pasealekuko babes ofizialetako etxebizitzak erosiko ez dituzten maizterrei maiatzaren 31 bitarteko epea eman zielako Jauregizar S.L enpresak etxeak uzteko, kontratuak amaitu zirelako. 

Orduan, borondatez ez zutela giltza emango adierazi zuten erosteko aukerarik ez duten 15 etxebizitzetako bizilagunek. Beste 20k erosteko borondatea dute eta dagoeneko 5 etxebizitza hutsik dira. Erosteko ahalmena ez duten bizilagunek ezin dutela alokairu pribatu bat ordaindu ere ez azaldu du Garciak.

Ekainean etxebizitza ez bazuen erosten joan egin beharko zuela mehatxatzeko dei egin ziotela Donostiako erakunderen batetik adierazi du Maria Angeles Pedrosa bizilagunak eta ordutik ez duela auziaren gaineko berririk izan salatu du bizilagunak. Baina duela bi aste Eusko Jaurlaritzatik hots egin ziotela zenbatek erosiko zuten etxea konfirmatzeko azaldu du.

Kontratua sinatu zuenean abisatu izan bazioten etxebizitza salgai jartzeko aukera bazegoela, aurrea hartuko ziola egoerari beste baldintza batzuetan egoteko gertatutakoan salatu du Pedrosak. Dena den, urtarrilean jakingo dute bizilagunek ea Jauregizarrek etxebizitzak erosiko dituen eta zenbat.

Pedrosak bere etxebizitza erosteko nahia dauka baina bere adina eta daukan nominagatik ezin duela mailegu bat eskatu dio. Bizilagun guztiek zortzi hilabete hauetan bizitzen ari diren ziurgabetasunarekin bukatzea nahi dute eta datorren urtean beraien etxeetan segitu. Errentatzailearen babesa jaso dute ez duelako kaleratzerik aginduko baieztatu baitie Kaleratzeak Stopen arabera. 

Urtarrilaren 16an, bilera

Errenteriko Udalak, Jauregizar enpresak eta Eusko Jaurlaritzak bilera bat izango dutela datorren urtarrilaren 16an jakinarazi du Iñaki Queralt EH Bilduko zinegotziak. Negoziazioa jarraitzea litzateke, Aizpea Otaegi Errenteria-Oreretako alkatearen ordezkaritzarekin.

Data hori arte dauka Jauregizarrek erabakitzeko etxebizitzak erosiko dituen ala ez, eta bitartean, denborarekin eta bizilagunen desesperazioarekin jolasten ari direla salatu du Queraltek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.