Babarrun janarekin itxiko dute urtea Mendi Zaletarrek eta Itsastarrek
Aritxulegira joango dira bihar hiru orduko ibilbide zirkularra osatzera. Bukatzerakoan babarrun jana egingo dute Oiartzungo jatetxe batean.
Aiako Harriko Aritxulegira irteera antolatu dute Itsastarrek eta Mendi Zaleak taldeek biharko. Trintxerpeko kaiak elkartuko dira 08:00etan eta gutxi gorabehera hiru orduko ibilaldia egingo dute.
Goizeko martxa bukatuta Tolare jatetxera joango dira babarrun jana egitera. Egun guztiaren kostua 45 eurokoa da bai bazkide bai ez direnentzat.