[Argazki galeria] Festa gose handiko Txerri Eguna
Pandemiaren eraginik gabeko Txerri Egunak erantzun zabala izan du herritarren partetik eta baserritar jantzi ugari ikusi dira Madalensoron eta Elizalde ikastetxean.
Madalensoro eta Elizalde ikastetxeko patioa jendez beteta zegoen gaur goizean Txerri Eguna medio. Udako herriko jaietan bezala, Eguberrietako jai honen nahia bazegoenaren itxura izan du festak.
Pandemiako bi urteetan ez bezala bi txosna jarri dituzte txistorraz eta sagardoaz gozatzeko, eta bertan bildutako dirua, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde ikastetxeko ikasleen ikasketa bukaerako bidaia ordaintzeko baliatuko dute. Bestetik, artisauen azoka egin da eta herriko abereak erakusteko egokitu dute ingurua.
Egitaraua 14:00etarako bukatuta egotea aurreikusi dute eta arrakastaren seinale da uste baino lehenago txistorrarik gabe geratu direla bi ikastetxeetako txosnak.