Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bertsolaritza 'mapattepe' denean

Alaia Martin Etxebestek herrikideen babesa jaso zuen atzo Nafarroa Arenan. Oroimenean zizelkatuta geratuko diren bertsoak sortu zituen oiartzuarrak.

alaia martin maialen lujanbio Alaia Martin eta Maialen Lujanbio. Emakume bat baino gehiago aritzen zen lehen finala izan zen [Arg.: @bertsoa].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/19

Munduko txapelketaren finala jokatu zuten atzo, Nafarroa Arenan. Finalerako txartela lortu zuten zortzi bertsolariak aritu ziren nor baino nor Iruñeko pabiloi balioanitzan zeuden 13.000 ikus-entzuleren aurrean.

Onenen artean zen Alaia Martin Etxebeste oiartzuarra. Sailkapeneko fasean onena izan ondoren, epaileen puntuazioek bosgarren postua eman zioten Martini, Sustrai Colina laugarrenarengandik puntu erdira.

Futbolean bada esaldi bat: “Futbola ingelesek sortu zuten kirola da, 11 11ren kontra jokatzen dute, eta beti irabazten dute alemaniarrek”. Igandeko beste finalean —politika LGTBIQfobikoak dituen herrialdean jokatu zena— argi geratu zen esaera horri iraungitze data iritsi zitzaiola.

Ez zen gauza bera gertatu Iruñean. Zortzi orduren ondoren, ebatzi zen azken lau ekitaldietan hiru aldiz errepikatu den buruz burukoa jokatzea. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu ziren nor baino nor. Hernaniarrak hirugarren aldiz jantzi zuen txapela, eta Andoni Egañaren markatik txapel batera dago.

Babesa, bertatik bertara

Martin mikroaren aurrean jartzen zen bakoitzean babes mezua irakurtzeko aukera izan zuen, parez pare, Oiartzungo lagunek jarritakoa: AL Mapattepe zapattupugupu zuen idatzia, herrian hain zabalduta zapo hizkeran idatzitakoa. Zalantzarik balego, marraztutako begiradaren ondoan hiru puntu gehitu zizkioten, Alaia Martinek begi ondoan marraztu ohi dituenak bezalakoak.

Maitasuna jaso, eta sexua eskaini zuen Martinek, goizeko ganbarako saioan, Irribarre konplizea eskaini diozue elkarri ofizioari erantzunda. Etorkizunerako zizelkatuta utzi hainbat bertso, bigarren lehenengo aldiaren spoilerra izan zuen bertso sortan. Batez ere zati hau:

Zertan mugatu plazera
bihurtzeraino kamutsa,
eleanitza denean
gure gorputzen hizkuntza? 

mapattepe zapattupugupu

Oiartzuarrek Nafarroa Arenan eskegi zuten pankarta.

Beste hainbat gai serio —baina sexua bezain garrantzitsuak ez direnak— landu zituen Martinek. Esaterako: preso politiko bati urte luzez idatzi eta kalean denean ezagutu duen gaztearen rola jokatuz; Gazara GKE batekin joan den boluntarioarena; edo pandemiaren ondoren agorafobia sortu zaion pertsona zuhurrarena.

Umoretik jotzeko aukera ere izan zuen Martinek, Nerea Ibarzabalekin batera, puntuka aritu zenean. Furgofarra bateko langileen lanerako jantzi koipetsuan sartu eta mostradoretik ezer-eskuin banatu zuten. Atzera, hobe esanda, gainontzeko bertsolariak sartu baitzituzten bertso-jokoan, baita aurkezlea bera ere.

Pentsioak eta klima aldaketa bezalako gaurkotasuneko gaiekin ere izan zituzten ariketak.

Naizek bertsolarien balorazioak jaso zituen saioa bukatu berritan, eta Martinek adierazi zuen egindako “bide politarekin” geratuko dela. Saioari dagokionez, “bluetooth-aren seinalea konektatzen eta deskonektatzen” izango balu bezala sentitu zela esan zuen oiartzuarrak.

Bluetootharen seinalea konpontzeko astia badago GPSak markatzen duen bidearen azkeneko geltokian: 2026ko Bertso Txapelketa Nagusia. Hurrengo geldialdia Elorsoro kiroldegiko final txikian izango da, finalistek errepikatuko dutena. Hori bai, puntuek suposatzen duten Damoklesen ezpatarik gabe.

Bitartean, norberaren burua zaintzera eta bertsolaritza mapattepetzen jarraitzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.