Donostia Barroko orkestraren eta Karnaba abesbatzaren kontzertua, ostegunean
Agustinetako elizak jasoko du bi taldeen musika emanaldia, 20:00etatik aurrera.
Donostia Barroko orkestrak eta Karnaba abesbatzak eguberrietako kontzertua eskainiko dute ostegunean (hilak 22) Agustinetako elizan. Besteak beste, Tomas Aragües-en Suite de Navidad, Bartolome Ertzilaren Mesias Sarritan eta Jesus Guridiren Hator Hator interpretatuko dituzte bi taldeek. Sergio Zapirainek egingo ditu zuzendari lanak.
20:00etan hasiko dute musika emanaldia, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.