Euskarari buruzko inkesta betetzeagatik, sariak barra-barra
Euskaraz Barra-Barra marka Euskal Herri osoan hedatuko da urte hasieran. Lehenago, Oarsoaldean proba egin dute, eta saridunak izan dira.
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak Euskaraz Barra-Barra izeneko marka hedatuko dute Euskal Herri osoko establezimenduetan.
Iniziatibaren aurkezpena 2023. urte hasieran egingo badute ere, uda honetan hainbat herritan, proba gisa, Euskaraz Barra-Barra marka zabaldu dute. Tartean izan dira Lezo, Oiartzun eta Pasaia.
Oarsoaldea Garapen Agentziak gogorarazi duenez, hiru udalerrietako 110 establezimenduk parte hartu dute. Horien jabe zein bezeroei inkesta bat betetzeko eskatu diete udalerrietako euskara zerbitzuek.
Momentu honetan inkesta horien erantzunak aztertzen badira ere, 50 euroko erosketa bonua zozkatu dute, bat herri bakoitzeko. Honako hauek izan dira sarituak:
- Lezo: Mikel Susperregi Olaizola. Garbiñe arrandegian erabili beharko du.
- Oiartzun: Mariano Barron Mitxelena. Mirari Txurio ile-apaindegian trukatu beharko du.
- Pasaia: Begoña Urresti Armendariz. Ethnia estilistak establezimenduan erabili beharko du.