Herriko sortzaile gazteak kafea hoztu arte ezagutzeko aukera, ostiralean
Bengo, Karen Muñoz, Izar Aizpuru eta Alain Mendizabal sortzaile gazteen lana eta ibilbidea ezagutzeko aukera egongo da, ostiralean.
Oiartzungo Gazte Sortzaileek (Orgasmok) solasaldia antolatu du ostiral arratsalderako (hilak 23). Neguko lehen ostiral arratsaldean herriko lau sortzaile gazte hobeto ezagutzeko aukera izango da.
17:18etik aurrera, pleno aretoan, Izar Aizpuru dantzaria, Alain Mendizabal raperoa, Karen Muñoz artista eta Aitor Bengoetxea Bengo rapero eta break dantzariarekin sorkuntzari buruz sakontzeko aukera egongo da.
Sorkuntzaz gain, bakoitzaren ibilbidea eta beste hainbat gauza ere hizpide izango dituztela adierazi dute Orgasmoko kideek. “Kafea hoztu arte” arituko dira hizketan.