Hondakinen ordutegian aldaketak izango dira Eguberritan
Hilaren 24an eta 31n hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko da, errefusa ateratzeko. Jakiak biltzeko poliestirenoaz oharra eman du udalak.
Eguberriak gainean dira, eta otorduen bueltan antolatzen da egutegia. Bazkari eta afari oparoak —eta luzeak— direla eta, hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko du udalak.
Modu horretan, hilaren 24an eta 31n 20:00etatik 06:00etara atera ahal izango da errefusa.
Poliestirenozko ontziak
Hondakinekin lotuta, Oiartzungo Udalak jakinarazi du jakien bilgarrien poliestirenoa ontzi arin gisa atera daitekeela. Gainontzeko materialen poliestirenoa, berriz, Talaiako garbigunera eraman beharko da. Bigarren talde horretan daude etxetresna elektriko, aparailu elektroniko edo ekipo informatiko eta abarren bilgarriak.