Olentzerok auzo elkartea bisitatuko du ostegunean. Jostailu bilketa ere egingo dute, arratsaldez.

Arditurri Auzo Elkarteak jakinarazi du, aurten ere, eta bigarrengoz, Olentzero solidarioa egingo dute etzi (hilak 22) auzoan. Hala, 18:00etatik 20:30era, elkartearen egoitzan izango da Olentzero, haurren eskutitzak jasotzen ariko da. Eta honi lotuta, jostailu bilketa ere egingo dute, “haurrik gera ez dadin oparirik gabe Gabonetan”.
Herritar oro bilketan parte hartzera gonbidatu dute auzotarrek.